Nola ulertu behar dugu Fortnite fenomenoa?

Azken urteotan, aisialdi digitalak asko egin duela aurrera. Gazteentzako egindako aplikazioak sortu zituzten, baina orain haurrengana ere iristen ari dira. Fortnite da hauetako adibideetako bat. Ez da bideo-joko bat sare sozial bat baizik. Azken finean partida bakoitzean ehun bat lagunek har dezakete parte, eta horietako asko ingurukoak eta benetako lagunak izango dira, baina beste asko ez.

Fortnite-k oso erakargarriak diren elementu asko nahastu ditu, eta oso produktu indartsua da. Haur eta nerabe asko Fortnite-n sartzen dira lagunekin egoteko. Jolasteko eta lehiatzeko ere bai noski, baina batez ere lagunekin egoteko. Batzuetan partida hasi eta berehala hiltzen zaituzte, baina hor gelditzen zara partida jarraitzen, eta lagunekin hitz egiten. Eta hori da erakargarri egiten duena.

Doakoa, baina dirutza ematen duena

Fortnite doako joko bat da, eta besteak beste horregatik du duen arrakasta. Sarbide mugarik ez dauka. Nahikoa da kontsola bat, mugikor bat, tablet bat edo ordenagailu bat aplikazioa jaisteko eta erabiltzen hasteko. Berdin dio, gainera, zein plataformarekin ari zaren. Edozeinetik egin daiteke jolasean. Horrek, berez, sekulako dimentsioa hartzeko aukera eman dio Fortnite-ri. Milioika eta milioika pertsona daude hor egunero.

Eta nahiz eta doakoa izan ez dago jokorik une honetan diru gehiago irabazten duenik. Fortnite-k irabazten ditu urtero 3.000 milioi dolar. Diru kopuru hori ez du Sony enpresak irabazten Play Station-ekin. Nola egiten dute dirua? Ba saltzen dituzte dantzak, parapentearen itxura, eta antzerako elementu kosmetikoak. Benetan engantxatuta daudenak erosketak egiten dituzte eta hilero 50, 200 edo 500 eurokoak. Orduan, tranpa moduko bat da eta engantxatzen bazara joko hau ez da merkea. Inpultso kontsumista kontrolatzen ez duenak diru asko gastatuko du.

Zein dago ‘Fortnite’-ren atzean? 

Epic Games du izena enpresak, eta aurretik ere joko digital asko sortutakoak dira. Gero, edonork eros ditzake akzioak eta sartu zen Txinako Tencent konpainia. Kuriosoa da; izan ere, Fortnitedebekatuta dago Txinan, baina kanpoan egiten dute dirua. Enpresa amerikarrak ere badaude. Ari dira dirua egiten batez ere haurren despistearen eta engantxearen harira.

Dibertsitatearen alde egin beharko genuke hezitzaileek; ez da ona bakarrik Fortnite-an ibiltzea ona ez den moduan bakarrik musika talde bat jarraitzea edo liburu bakar bat irakurtzea… Dibertsitatea sustatu beharko genuke Interneten ere bai. Testuinguru digitalean ezagutu behar dira beste joko eta beste esperientzia batzuk egon badaudelako.

Argazkiaren Iturria hemen

Entzun elkarrizketa osoa Guraso.eus webgunean

Gurasotasun digitalak dakartzan erronkak lantzeko formakuntza hirukoitza Oñatin

Hezkidetza, hezkuntza emozionala eta teknologiaren eragina Oñatiko guraso talde batekin...

Personajes de videojuegos

Haur eta nerabeentzako bideo-jokoak; Emoki Elkartearen gomendio eta analisia

Bideo-jokoak haur eta nerabeek gehien kontsumitzen duten entretenimendu-mota bihurtu dira.

1 reply added

Leave your comment