Programak
Gure esku-hartze programak hiru ardatzetan oinarrituta daude: sexualitatea eta generoan, adimen emozionalean eta pertsonen bizitzetan teknologia berriek dituzten eraginetan.
SentIKTuz ongizate integrala sustatzen du harreman fisiko eta digitalen ingurunean, emozioak kudeatuz, harreman afektibo-sexual sanoak garatuz, eta teknologia berriek pertsonen bizitzan duten eraginaren azterketa eginez.
DatsegIKT Interneteko zerbitzu, aplikazio eta bideo-jokoen erabilera kritikoa eta kontzientea sustatzen du, gure jokaera zuzentzeko eta mendekotasun jokabideak sustatzeko produktu digital jakin batzuek erabiltzen dituzten mekanismoak identifikatuz eta desmuntatuz.
PornIKT modu inkontzientean, masiboan eta goiztiarrean kontsumitzen den pornografiaren inguruan gogoeta bat bultzatzen du, ikuspegi feminista batetik eduki hori zalantzan jartzen eta identitate afektibo-sexual osasuntsua eta errespetuzko harreman afektiboak garatzen lagunduz.
Egonaldi ON/OFF haur eta nerabeen egonaldi digital orekatu eta osasuntsua aldarrikatzen du, sareko konexio denbora kudeatzeko eta famili-bitartekaritza aproposa gauzatzeko hainbat praktika eta gomendio eskainiz.
LoturIKT, proiektu pedagogiko eta solidarioetarako zuzenduta dagoen metodologia du oinarri, ikasketa-zerbitzu metodologia, hain zuzen ere. Ikasketa-zerbitzuko metodologiek bi prozesu elkartzen dituzte, alde batetik, ikas prozesuak eta bestetik, zerbitzu komunitarioetarako lanak.
Altzotan haur bat izan berri dutenei gune seguru bat eskaintzen die, egoera berrien eta aldaketa guztien ondorioz bizi dituzten emozio, espektatiba eta galderak haien artean eta bideratzaileen bitartez partekatzeko aukera izan dezaten.