Zibersegurtasuna: lankidetza eta konpromisoa eskatzen dituen erantzukizun partekatua

SEGUR-ESKURA-FAMILIAN

Gero eta arrisku gehiago daude Interneten, eta maizago gertatzen dira: informazioa lapurtzea, mehatxuak, iruzurrak, nortasun-lapurreta, jazarpena… mundu digitalizatu eta hiperkonektatu honetan, Internetek dakartzan erregela eta dinamika berriak ulertzea ezinbestekoa da, bai arriskuak saihesteko hartu behar diren neurriak ezagutzeko, baita zer pausu eman behar ditugun hauei aurre egiteko.

Egun, zibersegurtasuna ez da erakunde handien informazioa eta azpiegitura babesteko konpromisoa duten informatikari adituek soilik duten arloa: zibersegurtasuna jendarte osoak bere gain hartu behar duen erronka da. Gure kaleak eta auzoak bizitzeko eta bermeekin gozatzeko testuinguru seguruak bilakatzea ez zen erraza izan, eta ez da erraza izango ingurune digital segurua eraikitzea herritar guztientzat. Badakiguna, mundu fisikoan bezala, eraikuntza honek jendarte osoaren parte-hartzea eskatzen duela da.

Zibereskubideak - Internet segurua - erantzunkidetasun
Guztion artean Internet seguruago bat eraiki behar dugu. Babesa eta euskarria pertsonetan, eta ez teknologian, egon behar da. 

Segurtasunez mugitu aukerak hobeto aprobetxatzeko

Testuinguru digital berri honetan, intuizio indartsu bat garatzen ikasi behar dugu, pantailaren beste aldean dauden beste pertsona eta erakunde batzuek dituzten asmoak aurreikusteko aukera ematen diguna. Lan hau konplikatua da, mundu birtual honek ez bait ditu errealitatea interpretatzeko eta aurrez gure esperientziekin kontrastatzeko behar ditugun elementu fisiko guztiak. Mundu birtual batean bizi arren, ez dugu ahaztu behar bertan gertatzen dena benetakoa dela, eta ondorioak larriak izan daitezkeela beharrezko neurriak hartzen ez badira.

Etorkizuna duela 20 urte iritsi zen gure etxeetara Internetarekin batera, eta gure poltsikoetara orain dela 10 urte telefono adimendunei esker; ezin dugu hamarkada gehiagorik itxaron sareko segurtasun kontuetan trebatzeko. Zibersegurtasuna eta ziber-delinkuentzia gure jendartearen erronka nagusietako bi dira, eta jasaten ari diren eraldaketa dela eta, gero eta zailagoa bihurtzen ari dira herritarren eskubideen babesa.

Zibersegurtasuna modu errealista eta pragmatikoan landuz

Errealitate nahasi honetan, Interneten eguneroko erabilera arruntak dakartzan mehatxuak eta arriskuak identifikatzen ikastea, eta horiei aurre egiteko ditugun tresnak ezagutzea beharrezkoa da.

Esperientzia eta ikuspuntu ezberdinak elkartuz, Emoki Elkartetik Segur-Eskura sortu dugu, ziber-segurtasun neurri praktiko eta egingarriak proposatzen dituen programa, testuinguru digitalaren arazo eta mehatxuak eragiten dituzten arrisku praktiken ordez bestelako praktika osasuntsuago eta seguruagoak ere gomendatuz.

Adibide praktikoen bidez, Segur-Eskura programak sareko mehatxu eta arrisku ohikoenen ondorioak murrizteko informazioa eskaini eta kontzientziazioa bultzatzen du. Interneten egiten ditugun jarduera eta praktiketatik eratorritako arriskuak prebenitzeko tresnak eta neurriak eskaintzeaz gain, ohitura aldaketak eta alternatiba digital seguruagoak ere planteatu egiten dira.

Arratiako Mankomunitaterako Online Escape Room-a

Ekainean, Arratiako Mankomunitateko prebentzio-arloak bultzatuta, Emoki elkarteak Escape Room Online...

Gurasotasun digitalak dakartzan erronkak lantzeko formakuntza hirukoitza Oñatin

Hezkidetza, hezkuntza emozionala eta teknologiaren eragina Oñatiko guraso talde batekin...

Leave your comment