Hiri-mitoak desmuntatzen: ez sinetsi Interneten irakurtzen duzun guztia
Emoki elkartetik ez diegu Internet bidez ezagun egiten diren bulo, kate edo hiriko mitoei protagonismoa eman nahi. Arazo nagusiena ez da fenomenoa bera izaten, baizik eta komunikabide eta pertsona batzuek baliozkotasuna egiaztatu gabe hiri-mitoak partekatzen eta hedatzen dituztela.
Duela urte batzuk “Balea urdinaren jokoa” izan bazen gehien kezkatzen zuen fenomenoa, aurten “Momoren erronka” (“Momo challenge” ingelesez) deritzonaren txanda izan da, egiaztapenik gabeko titularren bidez biralizatua izan dena. Gaiari buruz sakondu gabe hitz egiteak eta partekatzeak sua piztu eta alarma soziala sustatu dezake.
Hiri mito horren arabera, Momo hegazti-itxura duen izakia da eta Whatsapp bidez harremanetan jartzen da edota ustez kaltegabeak diren bideoetan agertzen da. Mehatxuen bidez haurrek bere burua kaltetzeko erronkak inposatzen ditu, baita suizidioa sustatzera daramatenak. Ez dago konstantziarik mito hau sinetsi eta eskakizun horiek betetzera iritsi denik, ezta Momo eta norbaiten artean mezu truke bat ere egon denik.
Benetako kezka, bai familientzat, bai haurrentzat
Momorekin hitz egin eta proposaturiko ustezko erronkak jarraitu dituenaren kasu erregistraturik ez egoteak ez du esan nahi haurrek eta haien familiek kezkarik ez dutenik. Komunikabideek fenomenoari buruz hainbeste hitz egiteak eta aurre egiteko gomendioak partekatzeak sinesgarritasun gehiegi eman dio fenomenoari.
“Momoren erronka” bezalako kasuek, seme-alabak Interneten daudenean gurasoek sentitzen duten ezintasuna erakusten dute. Benetan gerta daitekeena gainditzen duen beldurra existitzen da, familiek Internetekin eta teknologiarekin lotutako fenomeno askori buruz sentitzen duten kontrol eta ezagutza faltaren ondorioz.
Garrantzitsua da horrelako fenomenoengatik kezkatuta dabiltzan familiek zer uste duten gertatzen ari dela, eta benetan zer gertatzen ari denaren arteko oreka aurkitzen ikasi behar dute. Teknologiak eta jasotzen dugun informazioa kontrastatzeko daukagun denbora urria dela eta, gero eta errazagoa izango da fikzioa eta errealitatea nahastea. Hala ere, Momoren erronkari dagokionez, haur gehienek badakite engainu bat dela.
Pigmalion efektua: autobetetako profezia
Horrek ez du esan nahi norbaitek Momoren itxurak eginez kalteren bat sortzeko asmoz erronkak beste pertsonari planteatu ez dituenik. Kasu honetan, autobetetako profezia baten aurrean egongo ginateke, eta Momoren plantak egiten ari denak hainbat delitu (hertsapenak, mehatxuak, suizidiorako indukzioa …) burutzen egon liteke. Beste pertsonei sufrimendua sorrarazten dibertitzen direnak egon badaude, baita adin txikikoei ere, eta ez dira gai beren ekintzek Interneteko potentziarekin konbinatzen direnean duten eragina neurtzeko.
Hiri mito honetan benetakoa den datu bakarra Momo izeneko pertsonaia bat existitzen dela da. Beste asmo batekin diseinatu zen: Momo efektu berezien enpresa japoniar batentzat Keisuke Aisawa artistak sortutako estatua da. Enpresa honek Momoren erronkarekin zerikusirik ez zuela adierazi zuen.
Bideo plataformek eta sare sozialek eduki kaltegarria ezabatzen dute
YouTubetik azaldu dutenez, Momoren erronka erakutsi edo sustatzen duten bideorik ez dago. Norbaitek igoko balu, bideoen plataforma sozial honek aurpegiak ezagutu eta identifikatzeko teknologiari esker, identifikatu eta ezabatu egingo luke.
Hori bai, YouTube munduan “datsegit”-ak (“like”) eta erreprodukzioak eskrupulurik gabe lortzen saiatzen diren pertsonak badaude, eta horregatik Youtuber batzuk Momok proposatutako erronkak egiten dituztelakoan dabiltza. YouTubek uste badu bideo batek beste pertsona batzuk (batez ere, haurrak) lesio larriak eragin ditzaketen ekintzak egitera anima ditzakeela, bideo horiek ezabatuko ditu.
Fenomenoaren famari aurre egiteko, YouTubek Momo erronkari buruz hitz egiten duten bideoei dirua irabazteko aukera kentzea erabaki du, eta ohartarazpen bat gehitzen du nahiz eta asmo txarrik ez duten bideoak izan. Gakoa fenomenoarekin zerikusia duten bideoak ez ikustea da, hori baita sortzen duen jendeak nahi duena.
Teknologian hezteko teknologiara hurbiltzea
Hiri mitoa iraunarazten eta mitifikatzen duten ohartarazpen eta gomendioen ordez, ikuspegi hobea izango litzateke teknologiaren erabilera positiboa sustatzea, berau modu egokian konfiguratzea eta, batez ere, gurasoek beren seme-alabek Interneten daudenean dituzten elkarrekintzetan interesa agertzea.
Interneten pribatutasuna zaintzen irakasten jarraitu behar dugu, eta pertsona ezezagunekin harremanetan ez jartzen, baina etorkizunean hiri-mitoekin arazorik ez dituztela bermatzeko, egokiagoa izango litzateke seme-alaben eta gurasoen arteko konfiantza-bide irekia dagoela ziurtatzea horrelako problemei buruz hitz egiteko eta bestelako praktika hobeagoak irakasteko aukera izateko, eta ez bakarrik Interneten egin behar ez dutenari buruz hitz egiteko.
Interneteko jardueraren gaineko konfiantza- eta gardentasun-giro bat sustatzeak haurrek Interneten berme handiagoekin aurrera egin dezaten laguntzen du. Ez badigute gertatutakoa kontatu nahi, baina geldiezinak daudela edota gerturatzean app edo gailu digitalak ezkutatzen dituztela ikusten badugu, agian zeozer gertatzen ari dela sumatu dezakegu. Gogokoen dituzten bi jarduera digitalak (YouTubeko bideoak ikusi eta bideojokoetan jolastea) egongela bezalako espazio partekatu batean burutzen badituzte, gainbegiratze lana errazagoa izango litzakete. Era horretan, Interneten bizitzen ari direnean ere beren familiarrak hor behar dutenerako daudela ikusiko dute.