Sexualitatea, berdintasuna eta generoari buruzko tailerra Urretxindorra proiektuaren mentoreentzat
Gipuzkoako SOS Arrazakeriak bultzatutako Urretxindorra mentoria-proiektuan parte hartzen duten boluntarioen prestakuntzari jarraipena emanez, joan den asteazkenean Donostiako San Telmo Museoanhezkidetza tailer bat burutu zen, parte hartzaileei generoaren eta sexualitatearen komunikaziorako estrategiak emateko.
Jone Zalduegik, Emokiko hezkidetza arloko arduradunak, emandako tailer honetan parte hartzaileek generoaren inguruko sinesmenak, mitoak eta estereotipoak zalantzan jartzea bilatu du. Era berean, mentore bezala laguntzen duten haurrek iristarazten dizkieten elkarrizketa eta egoerei aurre egiteko estrategia hobeagoak eskaintzea izan du helburu.
Egoera errealak antzeztuz, eta taldeko kohesioa eta komunikazioa bultzatzea bilatzen zuten dinamikei esker, taldeak aukera izan zuen eskubideen, aniztasunaren eta generoaren ikuspegitik sexualitate-ereduak identifikatzeko, aztertzeko eta desegiteko.
Metodologia dinamiko eta parte-hartzaileari esker adierazpen emozionala errazteko espazioa sortzea ahalbidetu zen, eta parte-hartzaileen taldeak bere ondorioak atera ahal izatea. Horrela, mentoretza lanean laguntzen duten haurrekin batera banaka erabili ahal izango dituzten baliabideak bereganatu zituzten.