Gurasotasun digitalak dakartzan erronkak lantzeko formakuntza hirukoitza Oñatin

Hezkidetza, hezkuntza emozionala eta teknologiaren eragina Oñatiko guraso talde batekin lantzeko helburuarekin, martxoa eta apirilean zehar Emoki elkartetik hiru tailer eskaini ziren. Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeak eta horietako Guraso Elkarteek antolatutako saioak Euskaldun Berria gelan burutu ziren.

Tailer hauetan adin desberdinetako haur eta nerabeen gurasoek parte hartu zuten, eta hiru egunetan zehar sare-sozialak, bideo-jokoak eta hauen erabilera desegokiaren ondorioz sortzen diren fenomeno desberdinak lantzeko aukera izan zuten. Haurrak eta nerabeak gero eta gazteago hasten dira eduki digitalak kontsumitzen, eta eduki digital hauek gero eta tarte handiagoa hartzen dute haien bizitzan. Informazio eta komunikaziorako teknologiek duten eragina kudeatzeko zaila da. Erabilera araurik jarri behar da? Eta mugak? Eredu egokia eskaintzen diegu? Galdera guzti hauek erantzuten eta hauen erabilera orekatu bat lortzeko haur eta nerabeekin adostasunetara heltzeko orientabideak ematen saiatu ginen tailer hauetan.

Interneten ere emozioak identifikatzen, ulertzen eta kudeatzen

Lehenbiziko egunean, haur eta nerabeek erabiltzen dituzten sare-sozialak eta hauetan jarduteko zergatia aztertu zen, horien inguruko erabilera eta esperientziei mugak hobe definitzeko tresnak eskainiz. Saioan zehar, genero ikuspegia kontuan harturik, haur eta nerabeen egunerokotasunean ematen zaizkien egoera desberdinei erantzun osasuntsu posibleak eskaini ziren.

Seme-alaben nortasun digitalaren garapen osasuntsua sustatzeko erregulazio emozionaleko zenbait estrategia ere planteatu ziren. Teknologiaren erabilerari dagokionez, gurasoak ere beren seme-alaben eredua direnez, mugikor eta bestelako pantailarik gabeko gune eta momentuak sortzeko beharra azpimarratu zen.

Bideo-jokoen neurriko erabilera sustatzen

Bigarren tailerrean bideo-jokoak eta hauen erabilera desegokiaren ondorioz sortzen diren arazoak aztertu ziren, joko erabilienen atzean sustatzen diren portaera eta kontsumo ohituren nondik norakoak ulertzen lagunduz: neurrigabeko erabilera, gehiegizko gastuak, arrisku ergonomikoak, online desinhibizio efektua, indarkeria, pribatutasun falta, komunitate toxikoak, emozioen kudeaketa desegokia, laguntzeko eta ikuskatzeko zailtasunak, indarkeria sexista edota genero estereotipoak.

Pantailaren erabilpen-denboraz arduratu ordez, zer nolako eduki eta erabilera egiten duten aztertzeko tresnak eskaini ziren, seme-alabak ahalik eta onuragarrien diren bideo-jokoak hautatzeko eta gozatzeko gai izateko asmoz.

Eduki digitalak modu onuragarri batean kontsumitzen

Azkeneko egunean teknologia berrien gehiegizko erabileran eta menpekotasunean eragiten duten faktoreak ikusi ziren. Zerbitzu digital askok gure premiak eta ahulezia psikologikoak ustiatzen dituzte gure arreta harrapatzeko, bizitza digital onuragarri bat izateko oztopoak sortuz. Arreta babesten ere irakatsi behar diegu, pantailak erabiltzen igarotzen duten denbora orekatzeko. Pribatutasuna eta beste eskubide digitalak babesten dugun modu berean, erabilera denbora ere nola babestu behar dugun ikasi behar da.

SEGUR-ESKURA-FAMILIAN

Zibersegurtasuna: lankidetza eta konpromisoa eskatzen dituen erantzukizun partekatua

Gero eta arrisku gehiago daude Interneten, eta maizago gertatzen dira:...

Personajes de videojuegos

Haur eta nerabeentzako bideo-jokoak; Emoki Elkartearen gomendio eta analisia

Bideo-jokoak haur eta nerabeek gehien kontsumitzen duten entretenimendu-mota bihurtu dira.

1 reply added

Leave your comment