Arratiako Mankomunitaterako Online Escape Room-a

Ekainean, Arratiako Mankomunitateko prebentzio-arloak bultzatuta, Emoki elkarteak Escape Room Online pertsonalizatua diseinatu zuen Arratiako nerabe eta gazteentzat. COVID 19-ak eragindako pandemiaren ondorioz, Arratiako herrietako udako jaiak ezin izango ziren beste urte batzuetan bezala egin. Hori dela eta, festetan zehar bidaiatu ahal izatearen argudioa erabili genuen escape room ludiko eta aldi berean hezitzailea sortzeko.

Mankomunitateak berak eskatuta, uda honetarako alternatiba bat sortzera bideratutako gaia izan arren, luzatu egin dugu ekintza honetan parte hartzeko epea. Oraingoz, azaroaren 30era arte luzatu dugu epea.

Aurkezpen-bideoa ikusi edo kartela irakurri besterik ez dago ekimen honetan parte hartzeko, bertan adierazten baita zein den jardueran parte hartzeko lehen urratsa.

SEGUR-ESKURA-FAMILIAN

Zibersegurtasuna: lankidetza eta konpromisoa eskatzen dituen erantzukizun partekatua

Gero eta arrisku gehiago daude Interneten, eta maizago gertatzen dira:...

HEZikt

HEZikt: IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, UEUk eta UPV/EHUk elkarlanean antolatutako graduondokoa

Aurten hirugarren edizioa burutzen ari da, eta aurreko urteetan bezala,...

Leave your comment