SOS Arrazakeriako mentoreei formakuntza mugikorren, sare sozialen eta bideo-jokoen erabilera osasuntsuan eta kontzientean

SOS Racismo - Urretxindorra - Ruiseñor - Emoki - IKT - TIC


Emoki elkarteak Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteko Urretxindorra proiektuaren mentore taldearen formakuntzan parte hartu du. Abendu honetan, Emokiko hezkuntza teknologikoko arduraduna den Urkok tailer bat eskaini du teknologiak haurren eta nerabeen garapenari eta portaerari nola eragiten dion azaltzekoSaio horretan zenbait gako partekatu ziren mentoreek beren esku-hartzetan IKTekin zerikusia zuten egoeretan laguntza eta ulermena eskaini ahal izateko.

Urretxindorra bazterketa arriskuan dauden nerabeentzako proiektu bat da, unibertsitate ikasleen eta eskola neska-mutilen arteko harremanak errazten dituena. Mentore bakoitzak ikasturte osoan zehar astero eta borondatez haur bat laguntzen du, hiriko espazio desberdinak ezagutu ditzan, baita aisiarako lekuak, dibertsioa, kultura, kirola eta jarduera desberdinak elkarrekin egiteko.

Jarduera horietan zehar, konfiantzazko harremana sortzen da mentorea eta haurraren artean, haur horien garapen pertsonaleko eta jendarteratzeko prozesuari laguntzeko aukerak eskaintzen dituena.

Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatean eman den tailerrean, teknologia berrien erabilera desegokiarekin lotutako hainbat ondorio eta fenomeno landu ziren, Interneteko zerbitzu eta aplikazioak, eta bideo-jokoen mundua modu kritikoan eta kontzientean erabiltzeko helburuarekin.

Landutako gakoetako bat testuinguru digitalean emozioak kudeatzen ikasteko beharra izan zen, Instagram bezalako sare sozialean (ikerketa eta aditu batzuen aburuz nerabeen osasun mentalerako sare sozialik okerrena) berebiziko konpetentzia dena, batez ere nerabezaroa bezalako adin delikatuan erabilpen konpultsiboak antsietatea, estresa edo depresioa bezalako kasuak sustatu ahal izan ditzakeelako.

Tailerreko parte-hartzaileek partekatutako adibideak erabiliz zerbitzu digital askok gure arreta erakartzeko eta pantailari pegatuta egoteko gure beharrak eta ahulezia psikologikoak nola esplotatzen zituzten ikusi zen, bai testuinguru digitalean, bai fisikoan inguratzen gaituena modu osasungarrian bizitzeko aukera eragotziz.

Tailerraren amaieran Fortnite bideojoko arrakastatsuaren arrazoien azterketa egin zen, baita haur eta nerabeen erabilera frenetiko eta jarraituan sortzen diren arazoak. Plataformaren barruan sustatutako erosketa konpultsiboez gain, edota presentzia konstante bat bultzatzeko diseinatutako estimuluaz gain, adin goiztiar horietan ia berehala normalizatu eta asimilatu egiten diren biolentzia desberdinak sustatzen eta ugaltzen ditu bideo-joko formatua duen sozializazio espazio honek.

Urtarrilean, sexualitateari, berdintasunari eta generoari buruzko tailer berri bat egingo da, eta, horren bidez, mentoreek generoaren inguruko sinesmenak, mitoak eta estereotipoak zalantzan jartzea
bultzatuko da eta, aldi berean, haur eta mutilekin egiten duten lanean elkarrizketa eta egoera desberdinei aurre egiteko estrategia handiagoak izatea.

Gurasotasun digitalak dakartzan erronkak lantzeko formakuntza hirukoitza Oñatin

Hezkidetza, hezkuntza emozionala eta teknologiaren eragina Oñatiko guraso talde batekin...

SEGUR-ESKURA-FAMILIAN

Zibersegurtasuna: lankidetza eta konpromisoa eskatzen dituen erantzukizun partekatua

Gero eta arrisku gehiago daude Interneten, eta maizago gertatzen dira:...

Leave your comment