SentIKTuz
SentIKTuz, sexualitatearen, afektibitatearen eta emozioen ikuspegitik nerabeen eta aurre-nerabeen ongizate integrala sustatzeko diseinatutako sentsibilizazio-programa da, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek pertsonen bizitzan duten eragina kontuan hartzen duena
Justifikazioa
Nerabezaroaren aurreko etapan nortasunaren garapenaren zati garrantzitsu bat ematen da, sexualitatea eta alderdi emozionalak barne. Adin horietan oraindik ere identitatea eta nortasuna eraikitzeko prozesuan daudenez aldaketak sustatu daitezke. Etapa honetan berebiziko garrantzia hartzen du taldeak, familiak, irakasleak eta testuinguru sozialak, eta, beraz, une egokia da komunitate mailan pertsonen arteko harremanak lantzeko.
Helburuak
Ongizate integrala sustatzea, geure nortasuna nola garatzen dugun ezagutuz
Hezkidetzako ikuspegia garatzea, kulturartekotasuna eta errealitate pertsonal eta sozial desberdinenganako errespetua bezalako balioak transmititu eta finkatzeko
Teknologiak nortasunaren eraikuntzan duen eragina aztertzea
Edukiak
Autoezagutza, autoestimua, enpatia, trebetasun sozialak, nortasunaren garapena, genero-rolak, erregulazio emozionaleko estrategiak, jazarpen/ziber-jazarpena, sare sozialen eta beste medioen eragina (telebista, musika, zinema).
Metodologia
Programak aldaketaren, desikaskuntzaren eta barne eztabaidaren etengabeko lanean jardutea bultzatzen du, eta, horregatik, ikasle parte-hartzaileak saioetako protagonistak izango dira. Espazio ludiko, dinamiko eta esperientziala eskainiz parte-hartze aktiboa eta hausnarketa pertsonala sustatzen dira.