Segur-Eskura

Interneteko arriskuak askotarikoak eta gero eta maizago gertatzen dira: informazioa lapurtzea, mehatxuak, iruzurrak, nortasun-lapurreta, jazarpena... Gero eta digitalizatuagoa eta hiper-konektatuagoa dagoen munduan, arriskuak saihesteko hartu beharreko prebentzio-neurriak eta ondorioei aurre egiteko eman behar diren urratsak ezagutzeko, ezinbestekoa da Interneten planteatutako arau eta dinamika berriak ulertzea

Justifikazioa

Egun, zibersegurtasuna ez da erakunde handien informazioa eta azpiegitura babesteko konpromisoa duten informatikari adituek soilik duten arloa: zibersegurtasuna jendarte osoak bere gain hartu behar duen erronka da. Gure kaleak eta auzoak bizitzeko eta bermeekin gozatzeko testuinguru seguruak bilakatzea ez zen erraza izan, eta ez da erraza izango ingurune digital segurua eraikitzea herritar guztientzat. Gure ingurune digitala babestea interesgarria da pertsona guztientzat, eta etengabeko zaintza, ekintza kolektiboa eta zibersegurtasunarekin konpromiso berritua eskatzen du

Helburuak

Interneten eguneroko erabilera arruntak dakartzan mehatxuak eta arriskuak identifikatzen ikastea, eta horiei aurre egiteko ditugun tresnak ezagutzea.

 Jendarte digital seguru baten eraikuntzan parte hartzeko beharraz kontzientziatzea

Kalteren bat eragin diezaguketen beste pertsona eta erakunde batzuen asmoak aurreikusteko intuizio indartsua garatzea

Arriskuak murrizteko alternatibak planteatzea

Edukiak

Interneteko arriskuak bere testuinguruan kokatzea, malwarea, iruzurrak, nortasun digitalaren zainketa, datu pertsonalen delituzko erabilerak, ingeniaritza sozialaren erasoak, pribatutasuna, segurtasun-kopiak, gezurrak eta fake news

Metodologia

Adibide praktikoen bidez, Segur-Eskura programak sareko mehatxu eta arrisku ohikoenen ondorioak murrizteko informazioa eskaini eta kontzientziazioa bultzatzen du. Interneten egiten ditugun jarduera eta praktiketatik eratorritako arriskuak prebenitzeko tresnak eta neurriak eskaintzeaz gain, ohitura aldaketak eta alternatiba digital seguruagoak ere planteatu egiten dira