PornIKT

Teknologia berriek, eta bereziki Internetek, kontsumitzeko, jokatzeko eta erlazionatzeko modua erabat aldatu dute. Aldaketa gehien jasan dituen alorretako bat gure testuinguru afektibo sexuala izan da, eta, ondorioz, gure sexualitatea

Justifikazioa

Hamar urte bete baino lehen, neska-mutilek beren lehen telefono mugikorra edo tableta jasotzen dute, eta askok pornografia sexista kontsumitzen hasten dira, non emakumeak kosifikatuak eta indarkeria egoerak (abusuak, jazarpena, larderia, tratu txarrak …) pairatzen azaltzen diren. Prebentzio programa honek pornografiaren kontsumoak gazteen artean duen inpaktua aztertu egiten du, eduki kaltegarriak eta sexistak zalantzan jartzeko hausnarketak sustatuz, eta ikusitako eredu horiek ez errepikatzea zainduz.

Helburuak

Identitate afektibo-sexual kontzientearen garapena sustatzea

Begirunezkoak eta osasuntsuak diren harreman afektiboak lehenetsi

Pornografiaren ikuspegi berri bat ikasleei eta haien familiei erakustea, horren bidez hedatzen diren ereduen eragina kontuan hartuta

Edukiak

Pornografiaren inguruan dauden tabuak, sexualitatearen garapenean eragina duten testuinguruko aspektuak (zinema, musika, publizitatea),  maitasun erromantikoaren mitoa, maitasuna eta sexualitatea, generoa eta sexualitatea, orientazio sexualak eta erotika.

Metodologia

Lan-metodologia parte-hartze aktiboan oinarritzen da, beraz, banakako gogoeta eta hausnarketa bultzatzen dituzten dinamiketan eta ekintzetan. Gainera, parte-hartzaileek informazio gehigarria izango duen online plataforma bat eskura izango dute, saioen artean berrikusi eta aztertzeko.