Mugikorren eta sare-sozialen erabilera osasungarriari buruz hitzaldia Arrasaten

Urko Arrasateko gurasoen hitzaldian

Jone eta Urko EMOKIko kideak izan dira hizlariak. Bi saio egon dira Kulturaten, Jokin Zaitegi gelan euskaraz, eta Loramendi gelan erdaraz. Guztira 53 pertsonak hartu dute parte.

Udal Prebentzio Zerbitzuak antolatua EMOKI elkarteak mugikorren eta sare-sozialen erabilera kontzientea eta osasungarriari buruz hitzaldia eskaini du. Bestalde, azaroan zehar, Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako ikasleek, sare sozialen eta bideo jokoen erabileraren inguruko hausnarketa egin dute SentIKTuz programaren barruan.

Mondraberrik Urkorekin hitz egiteko aukera izan du. Hizlariak azaldu duenez hitzaldiaren helburua da “gurasoei aholkuak ematea mugikorrak eta sare sozialak erabiltzeko modu osasuntsu eta seguru batean, batez ere, ulertu dezaten nolakoa da testuinguru digital hau.” Bere iritzian garrantzitsua da ere gazteak testuinguru berria ezagutzea.

Interneten dauden arriskuei buruz ere hitz egin dugu EMOKIKO kidearekin ” arazo larriak gutxitan sortzen dira, gehienak dira beraien artean sortzen diren liskarrak, gatazkak,… Baita bullingen kasuak ere.”  Arazo hauek murrizteko Urkoren iritzian oso garrantzitsua da  “bizikidetasun digitala” zaintzea.  Mundu digitalaren dimentsioa kontutan harturik, bi fenomeno ematen dira: modu anonimoan jokatu daiteke eta saila izaten da erantzulea nor den finkatzea. “Lehen holako gauzak egiten ez zituzten pertsonek, orain ere egiten dituzte”.

Hizlariaren iritzian “gurasoek era zuzenean bizitzen  irakatsi behar dute, horrela lortuko dute balore eta tresna horiek interneten ere erabiltzea. Azkenean mundu osoko pertsonak berdinak gara, bai interneten bai kanpoan, eta ditugun intentzioak ere oso antzekoak dira“.

Jatorrizko berria eta argazkia Marijo Simonek Mondraberri Arrasateko Egunkari Digitalean argitaratua

Gurasotasun digitalak dakartzan erronkak lantzeko formakuntza hirukoitza Oñatin

Hezkidetza, hezkuntza emozionala eta teknologiaren eragina Oñatiko guraso talde batekin...

Personajes de videojuegos

Haur eta nerabeentzako bideo-jokoak; Emoki Elkartearen gomendio eta analisia

Bideo-jokoak haur eta nerabeek gehien kontsumitzen duten entretenimendu-mota bihurtu dira.

Leave your comment