LoturIKT
LoturIKT programa, proiektu pedagogiko eta solidarioetarako zuzenduta dagoen metodologia du oinarri, ikasketa-zerbitzu metodologia, hain zuzen ere. Ikasketa-zerbitzuko metodologiek bi prozesu elkartzen dituzte, alde batetik, ikas prozesuak eta bestetik, zerbitzu komunitarioetarako lanak.
Justifikazioa
Ikasketa-zerbitzuetako praktikak balio handia du, ikasleak benetako mundura hurbiltzen dituelako. Ikasleen sormenerako ahalmena eta era berean arazoak haien kabuz konpontzeko gaitasuna edukitzeko konfiantza bultzatzen da. Metodologia hau hezkuntza arloan arrakasta eta konpromiso soziala batzean datza, hau da, trebeak izaten ikastea beste pertsona batzuentzat baliagarriak garen heinean. Horrelako esku-hartzeak egiterako orduan, sarean egiteko lana bultzatzen da, kohesio soziala gehitzen dituzten baloreak eta praktika onak sendotzen dira, jendartean konfiantza eta segurtasuna sortzen lagunduz.
Helburuak
Ikasleen arteko erlazioa sendotu eta lan taldean aritzeko esperientzia bultzatu eta gozatu
Haien ezagupenak zabaldu eta haien adin desberdinekoekin partekatu
Pentsamendu kritikoa garatu
Edukiak
- Sare-sozial eta bideo-joko erabilienak eta zerk deitzen dien arreta hauetatik.
- Mugikorraren, sare sozialen eta bideo-jokoen erabilera egokia egiteko estrategiak.
- Emozioen kudeaketa testuinguru digitalean.
- Interneten beste pertsona batzuekin dauzkaten harremanak osasuntsuak izateko irizpideak.
Metodologia
Programak aldaketaren, desikaskuntzaren eta barne eztabaidaren etengabeko lanean jardutea bultzatzen du, eta, horregatik, ikasle parte-hartzaileak saioetako protagonistak izango dira. Espazio ludiko, dinamiko eta esperientziala eskainiz parte-hartze aktiboa eta hausnarketa pertsonala sustatzen dira.