Emoki Elkartearen aurkezpena

Emoki Elkartea Banner

Emoki, harreman-ingurune fisiko eta digitalean ongizate integrala sustatzeko elkartea da, eta haur, nerabe eta haien familia eta hezkuntza inguruneari zuzendutako programak aurrera eramaten ditu.

Gaur egun, informazio eta komunikaziorako teknologiek duten eragina, batez ere, sare sozialena, oso eraginkorra eta kudeatzeko zaila da. Hau, haur eta nerabeentzat bereziki konplexua da, garapen eta ahalduntze prozesuan murgilduta daudelako. Bai familiek eta baita ikastetxeek baliabide eta tresna gutxi dituzte eskura testuinguru digital honen erronkei aurre egiteko. Teknologia berrien erabilpen desegokiak ez du komunikazio zuzena eta emozioen kudeaketa errazten. Era berean, besteekiko harremanetan eragina duela frogatu izan da, ondorioz erlazio afektibo-sexualak gaizki ulertzera eta bizikidetza osasuntsu batetatik aldentzera eramanez.

Errealitate digital berri honek sozializazio modu desberdinak sortu ditu eta baita lehentasun sozial eta emozional berriak ere, pertsonak ezinbesteko hiperkonektibitate behar faltsu baterantz bideratuz. Haurrak eta nerabeak gero eta gazteago hasten dira eduki digitalak kontsumitzen, sumatzen eta barneratzen dutena era kritiko batean balioztatzeko gaitasunik gabe eta era honetan jendartean bizi ditugun arazo eta gatazkak handiagotzen ari direla ikus dezakegu. Adimen emozionalaren kudeaketan eta bai emakume eta baita gizonen sexualitatean ere, oraindik lan handia egiteko dagoela antzeman dugu.

Emoki elkartearen funtsa bai testuinguru digitalean, baita espazio fisikoan, hezkuntza, familia eta arlo sozialean, antzeman diren beharrizanei eta gabeziei erantzuna ematea da. Beharrizan eta gabeziak eremu gehienetan ematen diren arren, guk bi arlo nagusitan jartzen dugu arreta: alde batetik hezkidetza eta heziketa afektibo-sexualean, eta bestetik harreman eta emozioen kudeaketan. Gure helburu orokorra pertsona guztiok bizitza afektibo-sexual osasuntsu eta kontzientea, kudeaketa emozional egokia eta teknologia berrien erabilpen egokia egiteko beharrezkoak diren ezagupen eta konpetentzia digitalak izatea da; aurreko guztiak lortzekotan gure ongizate integrala eta ingurukoena bermatuko dugulakoan.

Gure lan eta esku-hartze guztiak, Emoki lan talde osoak adostutako balore eta filosofian oinarrituta daude, gure helburuak betetzeko nahitaezkoak izango direnak: errespetua, berdintasuna, hezkidetza, euskararen sustapena, horizontaltasuna, aniztasunari arreta, autokritika eta berreraikitzea, ingurumenarekiko errespetua, gardentasuna, adierazpen askatasuna, bakea, autonomia, lankidetza, zerbitzua, erantzukizun soziala, ikuspegi integrala eta koherentzia.

Azkenik, jolasa dela medio emozioz adierazteko espazioak sortzeko premia ezinbestekoa dela uste dugu, gaur egun bizi garen jendartean beste pertsonekin dugun kontaktua eta ahozko eta gorputzezko adierazpena murriztuta edo bigarren maila batera alboratuta geratzen baita. Sare sozialek eta estresaren erritmo sutsuak, honetan zerikusi handia dute, hauek eragiten duten berehalakotasun eta gehiegizko estimulazioa dela eta, garrantzia kentzen diotelako aurrez aurreko kontaktuari eta garenaz era oso batean disfrutatzeari, gure sexualitatea, zentzumenak eta harremanak kasu.

Arratiako Mankomunitaterako Online Escape Room-a

Ekainean, Arratiako Mankomunitateko prebentzio-arloak bultzatuta, Emoki elkarteak Escape Room Online...

Gurasotasun digitalak dakartzan erronkak lantzeko formakuntza hirukoitza Oñatin

Hezkidetza, hezkuntza emozionala eta teknologiaren eragina Oñatiko guraso talde batekin...

Leave your comment