Egonaldi ON/OFF
Haur eta nerabeen bizitza digitala estimuluz, distrakzioez eta eragin desberdinez beteta dago, eta horrek ongizate emozional eta sozialean eragiten du. Duela 20 urte baino gehiago etxeetan Internet sartzearekin eta azken hamarkadan smartphone-en ugaritzearekin, teknologia berrien erabilera desegoki eta konpultsiboak zaildu egin du gurasoen eragina eta heziketa-lana.
Justifikazioa
Hazkuntza testuinguru digitalean egungo jendartearen erronka nagusietako bat da, eta haur eta nerabeek bizitako errealitate digitalaren presioak, eskakizunak eta arau berriak gero eta zailago egiten dute beren eskubideen babesa eta bermea. Pribatutasuna eta beste eskubide digitalak zaintzen ditugun modu berean, arreta babesten ere ikasi behar dugu, pantailak erabiltzen igarotzen duten denbora orekatzen ere irakatsiz.
Helburuak
Estimulu teknologikoen aurrean frustrazioari eta aspertzeari aurre egiten ikastea.
Pantailari denbora irabazteko aukerak ezagutzea.
Familiako kideen arteko harreman egonkor eta konfiantzazkoa sustatzea.
Interneteko esperientzia negatiboak ikaskuntza positiboko esperientziak bihurtzea.
Edukiak
Gomendatutako erabilpen-denbora, eduki eta jarduera digitalen kontsumoa bere testuinguruan kokatu, IKTen erabilera konpultsiboaren ondorioak, familia-bitartekaritza vs gurasotasun-kontrola, app-en interesak vs haurren interes gorena, eta bideo-jokoen neurrizko kontsumo osasungarria.
Metodologia
Adin txikikoen Interneten erabilera kasuak eta esperientziak bistaratzen laguntzen duten dinamiken bidez, teknologiak haur eta nerabeen arreta, ongizatea eta portaerari eragiten diola ulertzen lagunduko da. Zenbat denboraz erabili behar dituzten pantaila digitalak edota zein adinekin jaso beharko luketen lehen mugikorra jakiteko, beharrezkoa da lehenago ezagutzea zein eduki kontsumituko dituzten, zein testuingurutan, zein pertsonarekin, eta zeintzuk izan daitezkeen erabilera horien ondorioak.