DatsegIKT
DatsegIKT eduki digitalen inguruan haur eta nerabeei erabaki osasuntsuak hartzeko tresnak eskaintzen dituen hezkuntza-programa da: zein eduki digital kontsumitu, nola gozatu modu onuragarriago batean, eta zein unetan egin
Justifikazioa
Gero eta pertsona gehiago dira sare sozialen, mugikorren edo bideo-jokoen gehiegizko erabilerarekin zerikusia duten jokaerak erakusten dituztenak: kontrol falta, konektatuta egoteko beharra, interferentzia eskolako edo laneko errendimenduan, jarduera osasuntsuagoak alde batera uztea, harreman pertsonaletan edo bikotean interferentziak… Teknologiak pertsonen arreta, ongizatea eta portaerari eragiten dio. Pribatutasuna eta beste eskubide digitalak babesten dugun modu berean, erabilera denbora ere babestu behar dugu.
Helburuak
Jarduera digitala gainbegiratzeko tresnak ezagutu, zerbitzu digital bakoitzari eskainitako denbora ondo kudeatzeako
Gure arreta eta interesak bahitzeko app nagusiek erabilitako manipulazioei buruz hausnarketa egitea
Benetako beharrak betetzen dituzten aukera digitalak hobeto aprobetxatzea
Pentsamendu kritikoa eta berdinen arteko ikaskuntza piztea
Edukiak
Erabaki informatuak eta libreak Interneten, jendarte presioa aro digitalean, manipulatzeko diseinatutako sariak, zerbait galtzeko beldurra (FOMO), jendarte-elkarrekikotasun zintzoa eta erabilgarria, aplikazioen erabilpen-denbora maneiagarria, etengabeko etenaldiak sakelako telefonoan, gure aplikazio gogokoenen negozio-ereduak, profilak ixtea eta alternatiba osasungarriak, gure onlineko erabakien kostua eta onura.
Metodologia
Programa haur eta nerabeei bere zentzumen guztiak erabiltzen dituzten esperientzia aberasgarriak darabilten jardueraz osatua dago. Pantailen bidezko ikasketak mundua ezagutzeko beste modu ukigarriak baztertzen ditu: pertsonek beren begiekin ikasten dute, bai, baina baita belarriekin, sudurrarekin, ahoarekin, azalarekin, bihotzarekin, eskuekin, oinekin…. Jarduera ezberdinen bitartez tresna digitalek erabiltzen dituzten manipulazioak ikusten, sentitzen eta ulertzen lagunduko da.