Altzotan

Altzotan programa, ama izan berri direnei zuzenduta dago, behin haurra jaiota bizi duten emozio zurrunbiloa, gorputz aldaketa eta etorkizuneko erronkei erantzuna eta sostengua emateko helburua duena. Jaioberri bat mundura datorrenean, ingurukoen arreta gehiena haurrarengan bideratzen da, ama bigarren maila batean geratuz.

Justifikazioa

Nahiz eta haurraren jaiotza baino lehen, laguntza, sostengu eta prestakuntza saioak jaso, askotan ez da nahikoa eta behin haurra jaio denean, galduta sentitu daitezke haien aurrean milaka emozio, erronka eta fronte dauzkatelako kudeatzear. Aspektu asko dira ama izaterakoan aldatzen direnak, eta emakume horiek haien artean bizitzen ari direna partekatzeko aukera izatea merezi dute.

Helburuak

Esperientziak eta emozioak azaltzeko gune seguru eta eroso bat sortzea.

Bizi dituzten emozio anitzak kudeatzeko esparru alternatibo bat izatea

Haurren heziketan eragina duten aspektuetako batzuen inguruko hausnarketak erraztea

Pairatutako aldaketa desberdinak egoera berdinean dauden beste emakume batzuekin kontrastatzeko aukera eskaintzea

Edukiak

Kanpo eta barne beldurrak, beldurren kudeaketa, behar emozionalen detekzioa, sostengu eskuragarriak eta faltan , gorputzak bizitako aldaketak, desirak, sare sozialen kudeaketa, pantailen eragina, hezkidetza, espektatibak, limiteak eta frustrazioaren kudeaketa.

Metodologia

Saioetan aurrera eramaten diren dinamikak parte-hartzaileak dira, emakumeei haien esperientziak partekatzea eta hausnarketak bultzatzea errazteko helburuarekin.  Partaide bakoitzak bere erritmoak jarraitzeko eta epaituta ez sentitzeko, taldea ezagutzen denean, jarraibide batzuk eskaintzen dira inor behartuta sentitu ez dadin eta askatasun osoz bizitzeko ikastaroaren prozesua.